Barne Araudia

Batzar nagusia                                                                                                    [castellano]

Batzar nagusia Aldatsa kooperatibaren erabaki organo nagusia da. 6 hilabetean behin egingo dira batzarrak (maitzean eta azaroan). Baratzaren eta kooperatibaren nondik norakoak bertan eztabaidatu eta definituko dira. Kooperatibista guztiek bertan parte hartu behar dute.

Koordinazio-taldea

Koordinazio taldean lan-taldeko 2 arduradunak, diruzaina, idazkaria, kanpo-komunikaziorako arduraduna eta talde bakoitzeko arduradunak daude. Koordinazio bilerak kooperatibaren jarraipena egiteko hilabetearen azken astean izango dira, premia dagoenean 2 astetan behin bilduko da. Koordinazio taldeak erabakiak hartzeko eskumena du, beti ere, batzar nagusiak definitutako lerro nagusien baitan.

Taldeak

Aldatsa baratzeko kooperatibistak 3 taldeetan banatuak daude. Talde bakoitzak 8 saski inguru ditu.

Taldeak bakoitzak larunbatero egiten diren lan egunetan kooperatibisten parte hartzea bermatu behar du txandaka. Hau antolatzeko Baratzezain taldeak taldeen lan egunen egutegia antolatuko du.

Langileek erabakiko dute zer lan mota egin beharko den: uzta bilketa edo auzolana. Horretaz gain, banaketaz arduratuko da taldea.

Lan egunak larunbatero dira 8:30 edo 9.00tatik 12.00ak arte.

Banaketa larunbatero egiten da 12.00tatik 13.30ak arte.

Neguan (urria-maiatza) 4 pertsonako txanda bete beharko du talde batek. Familia unitate bakoitzari, saski osoa edo saski erdia, 2 hilabetetan behin tokatzen zaio txanda egitea.

Udan (ekaina-iraila) txanda bete beharko dute 2 taldek. 4 pertsonarekin talde bakoitzak. Familia unitate bakoitzari, saski osoa edo saski erdia, hilabetean behin tokatzen zaio txanda egitea.

Talde bakoitzak bere arduraduna du. Arduradun postua txandaka hartzen dute taldeko partaide guztiek. Arduradunaren funtzioak honako hauek dira: taldeko partaideen arteko koordinazioa, txanden antolaketa eta taldeko partaideen araudiaren ez-betetzeen azalpena ematea. Arduraduna noizero aldatzea taldearen esku dago.

Auzolan bereziak

Une berezietan (lan karga handia dagoenean) auzolanak deitzen ditu baratzezain taldeak nahi duena bolondres gisa agertzeko. Auzolan berezi hauek igandeetan dira.

Baratzezain taldea

Baratzezain taldeak baratzaren zaintza zihurtatzen du. 2 edo 3 pertsona osatzen dute talde hau eta kooperatibaren langileak dira.

Garaien arabera 2 edo 3 izango dira:

  • urte osoan zehar 2 langile
  • udan (3 hilabetez) 3. langile bat.

Langileen soldata 450 euro ingurukoa da eta beraien lanaldia astean 4 egunekoa (goiz edo arratsaldez).

Urte osoan zehar dauden langileek bi ardura desberdin izango dituzte baratzaren zaintzaz gain:

  • Baratzaren arduraduna: baratzaren planifikazioa, plantela, balorazioa eta gastuen kontuak.
  • Koordinazio arduraduna: taldeekiko harremana, deialdiak, barne-komunikazioa.

Konpromezu pertsonalak

Aldatsako partaideen konpromezu pertsonalak honako hauek dira:

  • Saskia larunbatero jaso, dagokion ordutegian (12.00-13.30). Saskia ezin jasotzeari dagokionez, hainbat gauza gogoratu behar dira:

#/Ezagun edo taldeko kideren bati eskatu diezaiokegu gure saskia jasotzea, baina ez da inoiz banatzaileen ardura izango.

#/Jaso ez diren saskiak banatzaileen artean banatuko dira, ez da ezer gaztetxe barruan utziko.

#/Zerbait gaztexean uztekotan, jende guztiak leku berean egin beharko luke (kanpoko barran). Kooperatiba ez da hauen desagerpenaz arduratuko, dagoeneko gertatu bait da.

  • Norbera arduratuko da bere saskia apuntatzeaz (bere izena), saskia jasotzen duenean. Saskiaren prestaketa denen ardura da, ez banatzaileen egin beharra.
  • Hilabeteko kuota puntualki ordaintzea (65 euro hilabetean saski osoarengatik edo 32,5 euro hilabetean saski erdiarengatik)
  • Lan egunetan txandaka parte hartzea
  • Lan taldeko ardura edo bestelako ardurak txandaka hartzea
  • Batzar nagusietara joatea.

 Konpromezu hauek ez betetzeak kooperatibatik kanporatua izatea ekarri dezake.

Arau hausteak

Gutxieneko batzuk bete behar direlako, horien ez betetzearen ondorioak hauek dira:

  • BILKETA / Taldean adostatutako txandan bilketara ez joateak , egun berean banaketa orduan saskirik gabe gelditzea ekarriko du. Saski hori berreskuratzeko aukera izango da, langileak dauden ordutegiaren barruan baratzara gerturatuz eta saskiari zegokiona “infraktorea”-k berak bere eskuz jasoz.
  • SASKI JASOTZEA / Saskia bi astez jarraian ez jasotzeak, 3.ean saskirik ez izateak ekarriko du.
  • ORDAINKETAK / Bi hilabete zor dituenak, saskirik ez du jasoko ordaindu arte. Zorrak ordainduak izan direnean diruzainari jakinarazi behar zaio e-mailez, hurrengo larunbatean saskia jaso dezakela diruzainak abisatu dezan.

Egoera hauek luzatzen badira edo bestelako kasu larrietan, taldeko arduradunek koordinazio bilerara egingo dute ekarpena eta honetan hartuko da erabakia, kooperatibaren antolakuntza eta funtzionamendurako guztiok erabaki eta onartu ditugun irizpideak aintzakotzat hartuz.

Erabakirik gorenena kide baten kaleratzea izan daiteke.