Aldatsan gauzak asko aldatu dira azken bolada honetan. Hondarribiko Udalak Botikako lursaila utzi zigunetik, ekoizpena esponentzialki hazi da, eta horren froga dira hemengo argazkiok.
Halako aberastasuna ikusi eta gero, gehiago jakiteko nahia sartuko zitzaizun bat-batean. Ez kezkatu, normala da. Banan-banan informazioa ematea nekagarria da ordea, eta horretarako antolatu dugu bilera informatiboa larunbat honetan bertan, Aldatsan sartzeko irrikitan zaudetenon grina baretzeko asmoz.
Bilera eguerdiko 12etan izango da Lakaxitan. Barazki mordoa dago zure zain; beste 10 saski eskaintzeko adina dugu, alajaina!
Ezin bazara etorri, idatzi lasai helbide honetara: aldatsa@riseup.net
LARUNBATERA ARTE!